Itxi

Beste kirolak

MotoGP

Marc Marquezek ez du Munduko Txapelketan parte hartuko 2021era arte

Erredakzioa

"Denboraldi honetan gehiago ez lehiatzea erabaki dut. Datorren urtean itzultzea dela onena uste dugu", adierazi du pilotu kataluniarrak "twitter" sare sozialean.

  • Marc Marquez

    Marc Marquez, MotoGP mailako pilotua. Argazkia: EFE

Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V) ez dugu lehian ikusiko 2020ko MotoGP mailako Munduko Txapelketa amaitzeko geratzen diren lasterketetan. Kataluniarra lesio larri bat gainditzeko sendatze-prozesuan dago, eta 2021ean itzultzea erabaki du.

"Denboraldi honetan gehiago ez lehiatzea erabaki dut. Nire besoaren bilakaera medikuekin aztertu ostean, erabaki dugu aukera onena datoren denboraldian itzultzea dela", adierazi du Marquezek "twitter" sare sozialean.

"Orain, sendatze-prozesuarekin jarraitzea tokatzen zait. Eskerrik asko zuen mezuengatik. 2021ean itzultzeko gogo handiarekin nago", gaineratu du zortzi aldiz munduko txapelduna izan den Marc Marquezek.