Publizitatea
Itxi

2020/11/22

13:59

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak ezin izan du Europa Ligako multzoen fasera sailkatu (29-24)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Imanol Alvarezen neskek 27an berdindu zuten joaneko partidan; ondorioz, HC Zvezdaren aurka Errusian galdu izanak Europatik kanpo utzi ditu.

1:03
HC Zvezda vs Super Amara Bera Bera
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Super Amara Bera Berak galdu egin du Chejoven (Errusia) HC Zvezda taldearen aurka (29-24), eta, horrenbestez, Europa Ligako multzoen fasetik at geratu da, azken oztopoa gainditu ez duelako, baina Errusiako liga indartsuko punta-puntako talde batengandik urrun ez dagoela erakutsi du.

Hala ere, hasierako uneetan jasotako 4-1eko partzialak argi utzi du ekimena etxekoena izango zela. Bera Berak, baina, aldiro izandako oldarraldiekin, Zvezda markagailuan ez urruntzea lortu du, eta, horrela, aurkaria bere pabiloian gainditzea posible izan zitekeen aukerari eutsi dio unerik gehienetan.

Gipuzkoarrek oso lan ona egin dute defentsan, eta horren adierazle dira Renata Arruda atezainak egindako 17 geldiketak; erasoan, aldiz, ez dira horren ondo aritu, zenbait penalti eta kontraeraso argi hutsegin baitituzte. Hartara, defentsan lan handia egin arren, Zvezdak bost goleko aldea lortu du atsedenaldiaren atarian (15-10), baina Bera Berak lau golera murriztu du (15-11).

Bigarren zatiak iragarpen gaizto guztiak berretsi ditu, nahiz eta Donostiako taldeak ekinean jarraitu duen eta bi golera hurbildu den (17-15, 36. minutua eta 18-16, 41. minutua), baina puntu bat falta izan zaio markagailua orekatzeko; izan ere, Murzalievak eta Nikitinak (bakoitza zortzi golekin) behin eta berriro zigortu dute Bera Bera.

Azken minutuetan, Imanol Alvarezen taldeak amore eman du, errusiarren kemenaren aurrean, eta errentak gora egin du, talde baten eta bestearen maila islatzen ez zuen emaitza zabal batera arte.

Azkenerako, HC Zvezda emakumezkoen Europako bigarren txapelketako multzoen fasean sartu da.

Fitxa teknikoa:

29 - HC Zvezda: Kirikias, Chernova (1), Dyachenko (3), Samoilenko (5), Dvortsevalla, Gerasimov, Antonova (4), Sobina, Murzalieva (8), Tikhanova, Nikolaeva, Alina Nikova, Triobchuk, Nikitina (8).

24 - Super Amara Bera Bera: Silva, Cardoso (3), Gil (5), Arrojería (3), Pizzo (4), O Mullony (2), Oliveira (2), Teres, Menéndez (3), Laura Hernández (2), Arruda, Etxeberria, Moreno, Calvo.

Markagailua bost minutuka: 3-1; 4-2; 7-4; 10-8; 12-10; 15-11 – Atsedenaldia - 17-14; 19-16; 21-17; 23-17; 26-19; 29-24.

Epaileak: Jovic y Arnautovic (Bosnia-Herzegovina). Excluyeron a Chernova (2), Sobina, O´Mullony, Pizzo eta Arrojería.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena