Itxi

Beste kirolak

Kilometroz kilometro

Behobia-Donostia lasterketaren ibilbidea

Erredakzioa

Ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin: Gaintxurizketa (8. kilometroan) eta Mirakruz Gaina (17.ean). Igande honetan korrituko da.

  • Behobia-Donostia lasterketaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Behobia-Donostia lasterketaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Recorrido de la Behobia San Sebastián:

KM 1.- Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua.
KM 2.-
Irungo Nafarroa Hiribidean hasten da eta hiri erditik doa, jendez beteriko kale artean. 200 metrotako igoera txiki bat du haseran.
KM 3.-
Lehen zatia aldapa gora -300 bat metro- eta ondoren Irungo Bentetakok igoera eta jexkera txikiak.
KM 4.-
Beherantza behin Irun atzean utzita.
KM 5.-
Aldapa behera haseran eta gero laua.
KM 6.-
Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Desnibel txikia.
KM 7.-
Gaintxurizketako igoeraren lehen zatia. (klik irudia)
KM 8.-
Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroak eta Lezoko errepidearen igoera eta jeitsiera gunearen (50 eta 100 m bitarteko aldapatxoak).
KM 9.-
Lezoko errepideko aldapatxoen gunea (klik irudia). Bigarren anoa-postua.
KM 10.-
Lezoko errepideko aldapatxoen gunea. Azkarregi igotzen badira gehiegi nekatu gaitezke.
KM 11.-
Azken aldapa eta Lezoranzko jeitsiera. Ikusle ugari.
KM 12.-
Laua igoera txiki batekin Pasaiako Portuan sartu aurretik. Giro oso ona.
KM 13.-
Pasaiako Portua. Guztiz laua. Zorua irregularra, trenbideak gurutzatzen direlarik.
KM 14.-
Pasaiako Portuko zuzengune handia. Guztiz laua.
KM 15.-
Portuaren azken zatia. Guztiz laua.
KM 16.-
Pasaiako Trintxerpe auzotik. Mitrakruz Gaineko igoera motz eta gogorraren hasera. Giro oso ona.
KM 17.-
Mirakruz Gaina. Igoera gogorraren bukaera eta Donostiranzko jeitsiera luzearen hasera.
KM 18.-
Jesitsieraren azken zatia Groz auzorantz eta Nafarroa Hiribidetik Zurriola hondartzaranzko zuzengunea goranzko desnibel txiki batekin. Heomugaraino errepidearen bi aldeak jendez beteta.
KM 19.-
Azken zuzengunea guztiz laua. Zurriola Hiribidea. Kursaal Kongresu Jauregia, Kursaal Zubia eta Boulevardeko Zumardia. Ikusle asko, musika, giro ona eta Helmuga.
KM 20.-
HELMUGA. Boulevardeko Zumardia, Garibai kalearen parean.