Itxi

Beste kirolak

Estreinakoz

Roger Federer, Bercyn nagusi

Erredakzioa

Jo-Wilfried Tsonga tenislari frantziarra 6-1 eta 7-6 hartu zuen mendean suitzarrak.

  • Roger Federer. Argazkia: EFE

    Roger Federer. Argazkia: EFE

Roger Federerrek irabazi du Paris-Bercyko Marters 1000 Jo-Wilfried Tsonga frantziarra 6-1 eta 7-6 mendean hartuta. Suitzarrak bere 18. Masters 1000 eskuratu du horrela, bere ibilbideko 69. titulua.

Galdu arren, ATPko seigarren postuan kokatu da Tsonga eta Londreseko Maisuen Txapelketan hartuko du parte.