Beste kirolak
Helburu berriak nahi ditu
Eunate Aguirre: 'Orain atsedena hartzea tokatzen zait'
Surflari bizkaitarrak adierazi duenez, 'asteburu honetan jasandako estresa eta urduritasunaren ostean orain atsedena hartzea, gozatzea eta erronka berriak jartzea tokatzen da'.
-
Eunate Aguirre. Argazkia: BAT Basque Team
Surflari bizkaitarrak adierazi duenez, "asteburu honetan jasandako estresa eta urduritasunaren ostean orain atsedena hartzea, gozatzea eta erronka berriak jartzea tokatzen zait, oraindik zehaztu gabe daudenak". Dena dela, munduko onenak hemendik aurrera bere jarrera tituloa defendatzea izango dela gaineratu du, orai bai, "lasaiago egingo die aurre txapelketei".
Komunikabideen aurrean esan duenez "hitzekin burutik zer pasatu zaidan esatea zaila da oso, surfeatzen hasi nintzenetik neukan helburua lortu dut eta". Etxera bueltan "pozik eta hunkituta nago jasotako harrerarekin" eta bere hitzetan "Euskadiko bazter guztietik jaso dudan babesa sentitu ahal izan dut".
Munduko txapeldun berriak azken probaren laburpena egiterakoan, "oso estresagarria eta bizia izan da, olatu faltak kokapen aldaketa asko ekarri dituelako" azladu du. Egoera honetan bere aurreko urteetako esperientziak, bigarren postua eskuratuz azken bi urteetan, "motibatu eta prestatu nau garaipenera hurbiltzeko" esan du sopeloztarrak. "Gazi-gozoa izan daiteke bigarren izatea, oso gertu zaude eta guztia ematen duzu baina ez duzu sari potoloa lortzen, honek indar gehiago ematen dizu esfortzu eta lan gehiago jartzeko".
Finalerdietako momentu erabakiorrak azaldu ditu euskal bodyboarderrak: "Banekien tituloa jokatzen nuela eta 5etik 6rako puntuaketa behar nuela, zaila zen olatu horiekin baina lau minuturen faltan nire arerioak lehentasuna galdu eta orduan esan nion nire buruari ‘oraintxe dut aukera’. Denbora aurrera zihoan baina ez zen olaturik iristen, orduan itsaertzean zeuden euskaldunen ohiuak entzun nituen, bazetorrela ikusi eta ez nuen bitan pentsatu". Bakardade handia sentitzen da horrelakoetan, pentsamendu asko etortzen dira burura baina esperientziak hotz jokatzea ahalbidetzen dizu. Zentzu horretan oso ondo prestatuta nengoela ikusi nuen. Olatua harrapatu eta arroketaraino joan nintzen puntuaketa noiz etorriko zen zain, oso urduri jaso arte. Orduan tentsio guztia deskargatu eta ospatzeko garaia zen".