Itxi

Beste kirolak

Auto-istripua

Tiger Woodsi ebakuntza luzea egin diote oinean, orkatilan, tibian eta peronean

EITB MEDIA

Ebakuntzaren ostean, golf-jokalaria esnatu egin da, eta ospitaleko gela batera eraman dute.

1:23
Ebaketa luze baten ostean, Tiger Woods errekuperatzen hasi da

Tiger Woods golf-jokalariak istripua izan zuen asteartean autoarekin Los Angelesetik gertu, eta larri zaurituta eraman zuten ospitalera.

Bertan, ebakuntza oso luzea egin diote, eskuineko hankako oinean, orkatilan, tibian eta peronean, horren lantaldeak Twitter bidez iragarri duen bezala; "Woodsi kirurgia luzea egin diote bere eskuin hankako beheko partean, ospitaleratu bezain pronto".

Dokumentu edo agiri horretan, Harbor-UCLA osasun-etxeko zuzendariak, Anish Mahajanek, azalpen gehiago eman ditu: "Lesio larriak ditu Woodsek eskuineko hankan. Emergentziako kirurgiarekin tratatu behar izan dute traumatologia-ortopediako espezialistek".

Ebakuntzaren ostean, golf-jokalaria esnatu egin da, eta ospitaleko gela batera eraman dute.