Itxi

Beste kirolak

16 grado zero azpitik

Transantartika 2011: Itzulerarik gabeko eremuan

Erredakzioa

Muturreko lurraren edertasunak beste aldea ere badu baina Mmumeryk esan bezala: "Non gogoa, han bidea".

  • Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

    Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

Novolazarevskayako basetik 1.110 kilometrora eta Hego Polotik 1.160ra, 80º paralelotik gertu. “Inorena ez den lurrean gaude” dio Alberto iñurrategik, itzulerarik gabeku eremuan daude, edozein ebakuazio puntutik urrunegi. “80º paralelotik gertu” kontinente izoztura abiatu aurretik Juanek kontatzen zuen bezala, “itzulerarik gabeko gunea hasten da. Emergentziaren bat eman ezkero eta ebakuazioa beharrezkoa baldin bada, hegazkin txikiek aurretik erregai-tangak egin beharko lituzkete bide erdian deposituak betetzek eta itzulera era berean egiteko”. 14 milioi kilometro karratu ditu Antartika, 28 aldiz iberiar penintsula, bataz besteko tenperatura 16 gradu zero azpikoa da eta 1893an -89 gradutara heldu zen, leku babesgabea gizakiarentzat.

Alberto eta Juanen behatz izoztuek baieztatzen dute esandakoa. Sentimena falta dutela somatu dute baina Mikel Zabalzare hitzetan, “egun hauetan tenperaturak gora egin du, -22raino, eta dendara sartu bezain pronto mina sentitzen dute behatzetan. Seinale ona da hori, hobera doaz”. Pazientzia eta gogoaz gain sufritzeko ahalmena gehigarria garrantzisua da eremu honetan.
Lur zoruak ez du askorik lagundu zeharkaldian, oso irregularra eta sastrugiz josia. Ematen du hobera joko duela honek ere. “Gaur 50 kilomero egin ditugu, lau ordu terdiz geratu gabe eta izan dugun haize ahula aprobetxatuz. Bagenekien indarra galduko zuela eta hala izan da. Atzo pare bat saiakera egin genituen baina alperrik. Astelehenean behintzat 90 kilometro egin genituen. Haizea dagoenean aprobetxatzen dugu ahal den neurrian baina sekulako jipoiak hartzen ditugu”.

Lur jota daudenean lurrera bota, airea hartu berriz ere jarraitzera. Muturreko lurraren edertasunak beste aldea ere badu baina Mmumery-k esan bezala: “Non gogoa, han bidea”. Hego Polotik 1.200 kilometrora daude, non bihar konkistaren mendeurrena ospatuko den, zailtasunaren bila, lurreko eremu babesgabeen edertasunaren atzetik, hiru alpinista dendantxoan atsedena hartzen, hotzetik eta neketik ihesi nahian.
Biharko iragarpenak haize ahula dakar eta 25º zero azpiko tenperatura.