Publizitatea
Itxi

2021/03/30

20:57

Beste kirolak

Pandemiaren eraginez

2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera

A. B. | EITB Media

Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.

  • Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal

    Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, 2019ko irabazleak. Argazkia: Zegama-Aizkorri

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurten ere bertan behera geratu da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa covid-19 koronabirusaren eraginez. Iazko edizioa ere arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.

"2021ean ez gara batera egongo, baina Zegamak aurrera jarraitzen du. Aurten, iazko hutsunea bete ahal izateko gogor lan egin dugu, baina antolakuntzak ezin izan du bermatu parte-hartzaile guztien segurtasuna", jakinarazi du antolakuntzak komunikatu ofizial baten bidez.

2022rako dortsalak eta denborak gordeko dira; gainera, datorren urtean ez da dortsalen zozketarik egingo, eta ez da aurre-inskripziorik egongo.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena