Beste kirolak
Transantartika 2011
'Saia zaitezte 83º paralelotik hegoaldera ahalik eta gehien jaisten!'
Erredakzioa
NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko meteorologoak, Gert Coonek, Hego Polora inguratzen den ekaitz baten berri eman die.
-
Alberto Iñurrategi. Argazkia: Bat Basque Team
Gaurko iragarpenean Gert Coone meteorologoak gomendio bat eman die mendizaleei, "Ahal izan ezkero, 83º paralelotik jaitsi bihar arratsaldeko 18:00ak baino lehenago; Hegorantz jo ahal den neurrian, datorren ekaitza saihesteko". Antartikako erauntsiek, 45 kilometro orduko haizeaz gain, elur ekaitza dakarte eta ikuspena erabat galtzeko arriskua"
"45 kilometro orduko haizearekin moldatzen gara" dio Mikel Zabalzak, "baina ahal izan ezkero hegora jo behar dugu arazoa saiesteko. Iragarpenek diote haize bortitza izango dugula hurrengo egunetan eta lur-eremua ondo baldin badagu abiada bizian arituko gara". Albertoren hitzetan, "60 kilometro egitean lortzen badugu, helburua lortuko genuke. Ez da arazo handia izango"
1.365 kilometro dituzte bizkar gainean Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, azaroaren 16an beaien kometa eta 170 kiloko lerekin Novolazarevskayako basetik atera zirenetik. Hego Polora 800 kilometro baino ez zaizkie geratzen marra zuzena bota ezero eta beste 1.200 Union Glacier-eraino. Azken egunetan haizeak lagundu die kilometroak irabazten antartikan, 100 kilometro ostegunean, "50 nahiko txukunak eta besteak nazkagarriak", pazientzia handiarekin sastrugiz jositako zoruetan. Atzo, ostiralean, 132 kilometro arrisku dezentearekin, eta gaur bertan 72, zoru onean baina haize faltarekin, izan ere eguerdiko 12:30 behera egin baitu nabarmen.
Eguneko ezuste pozgarria lera baten aztarnak ikustea izan da elurrean. "Beharbada" dio Vallejok, "belgikarrak izan daitezke", antartikako plateau-tik orain 26 egun atera baitziren. "Ilusio handia egin digu. Izoztutako lautada hontean bizi dugun bakardadea hausten du momentu batez".
Jarraitu espedizioaren azken albistean Bat Basque Team-en.