Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Emakumezkoen munduko txapelketa: Espainia, brontzea

Erredakzioa

Talde espainiarra podiumera igoko da Brasilen Danimarka 18-14ko markagailuarekin mendean hartuta.

  • Eli Pinedo eskubaloi jokalaria. Argazkia: EFE

    Eli Pinedo eskubaloi jokalaria. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak brontzea lortu du Brasilen jokatzen ari den emakumezkoen munduko eskubaloi txapelketan. Espainiarrek Danimarka gainditu dute 18-14ko markagailuarekin. Silvia Navarro atezaina, Nerea Pena, Carmen Martin eta Eli Pinedo, azpimarragarriak.

Duela bi urte, Txinan, ezin izan zuen Espainia podiumera igo Norvegiaren kontra galduta.

Fitxa teknikoa:

18 - Danimarka: Pedersen; Bille (2), Line Jorgensen (1), Melgaard (1), Spellerberg (1), Troelsen (2) eta Norgaard (4, 2p) -hasierako taldea- Toft (ps), Mortensen (ps), Thorsgaard (-), Fisker (1), Krogshede (3), Larsen (-), Burgaard (3), Kristiansen (-) eta Stine Jorgensen (-)

24 - Espainia: Navarro; Carmen Martin (10, 2p), Pena (4), Aguilar (3), Mangue (2), Amoros (1) eta Cuadrado (-) -hasierako taldea- Cristina Gonzalez (ps), Ciobanu (ps), Barno (-), Nely Carla Alberto (2), Alonso (-), Chavez (-), Eli Pinedo (2), Patri Pinedo (-) eta Elorza (-)

Markagailua bost minuturo: 1-2, 3-4, 5-6, 8-6, 8-8 eta 9-9 (atsedenaldia) 12-11, 12-14, 14-16, 14-19, 16-21 eta 18-24 (amaiera)