Beste kirolak
Volvo Ocean Race
Telefonicak bigarren etapako lidergoa berreskuratu du
Erredakzioa
Emozioa nagusi da probaren aurreneko postua, Telefonica eta Camper ontzien arteko aldea bi miliarenekoa baino ez delako.
-
Team Telefonica. Argazkia: EFE
Iker Martinezen Team Telefonica ontziak Volvo Ocean Raceko bigarren etapako lidergoa berreskuratu du. Intentsitatea eta emozioa nagusi dira probaren aurreneko postuan, Telefonica eta Camper ontzien arteko aldea bi miliarenekoa baino ez delako.
Hirugarren postuan ere lehia dago Groupamaren eta Pumaren artean. Haizea 7 eta 10 nudo bitartekoa da.
Sailkapenak, abenduaren 26an:
1. Team Telefonica
2. CAMPER con Emirates Team New Zealand +1,8 Nm
3. Groupama sailing team +49,0
4. PUMA Ocean Racing powered by BERG +62,0
5. Abu Dhabi Ocean Racing + 113,8