Itxi

Beste kirolak

Jaenen

Oihana Kortazar Espainiako txapeldun, mendi lasterketan

L. E. A.

Gainera, Euskal selekzioak urrea eskuratu du emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietako taldekako lehiaketan.

0:36
Oihana Kortazar, erdian, eta Maite Maiora, ezkerreko aldean

Oihana Kortazarrek Espainiako mendi lasterketen txapelketa irabazi du, Torresen, Jaenen, 28 kilometroko ibilbidean.

Kortazar 2011ko Skyrunningeko eta 2012ko kilometro bertikaleko munduko txapeldunak lehia ederra izan du Maite Maiorarekin.

Irabazleak 3.06.22ko denbora egin du eta Maiorak, berriz, 3.06.39koa. Hirugarren postua Virginia Perez Mesonerorentzat izan da, 3.07.05 eginda. Mesonerok kilometro bertikala irabazi zuen larunbatean.

Patricia Pineda andaluziarra laugarren izan da, eta Onditz Iturbe bosgarren.

Urrea, selekzioen lehiaketan

Emakumezkoetan lortutakoari esker, eta selekzioen arteko lehiari dagokionez, Euskadik urrea lortu du, baita gizonezkoetan ere. Gizonezkoen kategorian Aritz Egeak hirugarren egin du (2:36:33), Asier Larruzeak bosgarren (2:41.11) eta Jokin Lizeagak zazpigarren (2:43:05).