Beste kirolak
Behe-kanpamendua
'Kafesnea hartzen nago, aulkian jesarrita!'
Erredkazioa
Modu horretan hartu zuten albistea Transantartika 2011ko oinarrizko kanpamenduan; Vallejo, Zabalza eta Iñurrategi Hego poloko erronka poltsikoan zuten dagoeneko.
-
Transantartika 2011. Foto: Bat Basque Team
Goizeko 09:15ak ziren, ordu horretan Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Hego polora heldu, eta bere lorpenaren berri eman zieten behe-kanpamenduko lagunei. Hiru orduutan 80 kimetro egin zituzten.
Hauek ez zuten hain pronto espero berria eta horrela kontatu zuten albistea munduari:
"'Kafesnea hartzen nago, aulkian jesarrita! eta uste baino lehenago lortu dute, hiru ordutan besterik ez. Ipar haizea lagun eta ibilbidea lau-laua aprobetxatuz oso marka ona egin dute eta Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Hego poloan oinak jarri zituzten.
Mikelek ez zuen ia lorik egin eta 4retarako gosaria prest zeukan. Goizaldeko 6rak ziren mugitzen hasi zirenean. GPSaren laguntzaz ondo eta laister heldu ziren jardunaldiko helmugara... Hego polora".