Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Higinio Riverok brontzezko domina lortu du Munduko Kopan

A. B. E. | EITB Media

Basque Teameko piraguista hirugarren izan da Szegedeko Munduko Kopako VL2-200 metroko proban. Diziplina horretan parte hartuko du Tokioko Joko Paralinpikoetan, udan.

  • Higinio Rivero

    Higinio Rivero, Szegedeko MundukoKopako proba amaitu ostean. Argazkia: EFE

Higinio Riverok brontzezko domina lortu du Szegedeko Munduko Kopako VL2-200 metroko proban. Basque Teameko piraguistak diziplina honetan parte hartuko du Tokioko Joko Paralinpikoetan, udan. 

Rivero bikain ibili da finalean, lan oso ona egin du, eta podiumeko hirugarren koskara igo da. Rufino de Paulo izan da irabazlea eta Mourao bigarren. Szegedekoa pista kutuna da Higiniorentzat, bertan lortu baitzuen Tokioko Joko Paralinpikoetan parte hartzeko txartela, 2019ko Munduko Txapelketan.

"Oso pozik nago egindako lanarekin. Oso gutxigatik sartu nintzen finalean. Pixkanaka, aurreko postuetara hurbiltzen ari gara", adierazi dio Higinio Riverok Basque Teami brontzezko domina lortu ostean.