Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Hiri Olinpikoko %80a txertatuta egongo da

EITB Media

Thomas Bach Nazioarteko Batzorde Olinpiko presidentea baikor da.

  • Elena Loyo gasteiztarra Tokion izango da

    Elena Loyo gasteiztarra Tokion izango da

2021eko udan aurreko urtean egin behar ziren Olinpiar Jokoak jokatuko dira Tokion (Japonian).

Koronabirusaren pandemia dela eta zalantza asko egon dira, baina Nazioarteko Batzorde Olinpikoko kideak baikor dira eta arazorik gabe egin ahal izango dela iragarri dute.

Thomas Bach Nazioarteko Batzorde Olinpiko presidenteak Hiri Olinpikoko %80a txertatuta egongo dela esan du, gainera, behar duten osasun-laguntza osoa izango dutela argi utzi nahi izan du.

"Gaur egun Hiri Olinpikoan izango diren kirolarien %75ek txertoa dute edo jasoko dutela baieztatuta omen dute", adierazi du Bachek. Presidenteak Hiri Olinpiako leku oso segurua izango dela esan du ere.