Itxi

Beste kirolak

Golfa

PGA Txapelketako lehen jardunaldia jokatuta aukerekin jarraitzen du Rahmek

EITB Media

Corey Connors da liderra eta Barrikakoak bost kolpera du kanadarra hiru jardunaldiren faltan.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

Ameriketako Estatu Batuetako PGA Tourreko bigarren Txapelketa handia jokatzen ari da Hego Carolinako Kiawah Islanden.

Jon Rahmek lehen ibilbidea parrean amaitu du, nahiz eta egun oso ona izan ez oraindik bizirik da. Corey Connors (-5) da liderra, beraz, Barrikakoak bost kolpera du kanadarra hiru jardunaldiren faltan. 

"Egun oso zaila izan da. Gaizki eman diot bolari, kolpe txar asko. Ez da nire egun onena izan tee-tik green-era, halere, ez da oso txarto amaitu eguna" adierazi du Rahmek.

Haizea kontra izan duenean kolpe onak eman ditu eta baikor da hurrengo egunetarako, "haize bolada bortitzak aurka izan ditudanean kolpeak onak izan dira, kalean sartu egin dut bola. Ia hurrengo egunetan, haizea egongo denez, kolpe hauekin jarraitzen dudan eta gaizki egon naizen besteetan hobetu sailkapenean aurrera egiteko. Zaila da, baina oraindik garaipena posible ikusten dut".