Itxi

Beste kirolak

Transantartika 2011

Juan Vallejo: 'Aurreneko egunetik azkenera arte gogorra izan da'

Erredakzioa

Hercules Badian Union Glaziarrera eramango dituen hegazkina hartuko dute; Antartikatik Txileko kostaldera salto egiteko atea da, etxera itzultzeko bidaiaren hasiera.

  • Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

    Transantartika 2011. Argazkia: BAT Basque Team

"Goizaldeko 05:00etan abiatu gara, azkar bukatu behar genuela pentsatuz, baina haizearen indarrak behera egin du eta gelditu behar izan dugu. Azken kilometroak oinez egin behar izan ditugu", adierazi dute mendizaleek Hercules Badiara heldu direnean. Bertatik Union Glaziarrera eramango dituzte hegazkinez. Glaziarra Antartikatik Txileko kostaldera salto egiteko atea da, etxera itzultzeko bidaiaren hasiera.


Hotz ikaragarria

Abentura amaitu eta gero, erronka "aurreneko egunetik azkenera arte gogorra" izan dela adierazi du Vallejok, laguntza taldeak jakitera eman duenez. Hotz handia pasatu dutela goraipatu du euskal mendizaleak, -45 graduko tenperaturekin. "Hotz ikaragarria espero genuen, baina ez hainbeste", onartu du.

Helburua lortzeko 55 egun behar izan dituzte, izan ere, 8 egunetan ezin izan zuten kilometro bat bera ere aurrera egin, eta 14tan 100 kilometro baino gehiago egin zituzten. Errekorra urtarrilaren 3an lortu zuten: 180 kilometro. Maud Erreginaren Lurraldeko tontor ikusgarriren bat igo ez izana deitoratu du Vallejok, baina pozik amaitu dutela ziurtatu du.