Itxi

Beste kirolak

Positibo koronabirusean

Jon Rahm koarentenatik atera da, eta Estatu Batuetako Irekia presta dezake

A. A. | EITB MEDIA

Barrikako golf-jokalariak bakartuta egoteari utzi dio 24 orduren buruan egindako bi probetan emaitza negatiboak izan eta gero.

  • Jon Rahm.

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

Jon Rahm bizkaitarrak, munduko sailkapeneko hirugarren golf-jokalariak, larunbat honetan iragarri zuenez, bi emaitza negatibo jaso ditu 24 orduren buruan egindako covid-19a antzemateko testetan, eta, hartara, joan zen astean Memorial torneoan koronabirusagatik positibo eman ostean hasitako isolamendua uzteko baimena eman diote du. Horrenbestez, datorren astean, ekainaren 17tik 20ra jokatuko den Estatu Batuetako Irekia prestatzeko moduan dago.

"Azken 24 orduetan bi proba negatibo izan eta osasun agintarien oniritzia jaso ondoren, den Estatu Batuetako Irekia txapelketa prestatzeko unea da", idatzi du euskaldunak Twitter sare sozialean.

Rahmek positibo emateko zorigaitza izan zuen joan zen larunbatean, Memorial txapelketako hirugarren jardunaldi ikusgarriaren ostean (64ko txartela), zeinaren bidez lider kokatu zen sei kolpeko aldearekin. Behin, bere jarduna amaituta, Barrikakoak bere positiboaren berri izan zuen, baina sare sozialetan izan zuen lehen erreakzioa bera eta bere familia osasun egoera onean zeudela eskertzea izan zen.

Positibo eman ostean, Barrikako golf-jokalariak 10 egunez isolatuta egon beharra zeukan, baina sintomarik ez zuenez eta bi proba negatiboren ondoren, isolamenduko gainerako egunak alde batera utzi ahal izan ditu.

Izan ere, bestela, asteartera arte bakartuta egon behar zen, Estatu Batuetako Irekia hasi baino bi egun lehenagora arte, hain zuzen ere.

Horrenbestez, astebete geroago eta beste ondoriorik izan gabe, Rahmek covid-19arekin erlazionatutako atala atzean utzi ahal izan du, denboraldiko hirugarren 'Grand Slam'ari murrizketarik gabe aurre egin ahal izateko.