Beste kirolak
TENIS
Djokovicek bere bigarren Roland Garros irabazi du, partida iraulita
M. Y. L. | EITB Media
Serbiarrak aurkako bi set irauli dizkio Stefanos Tsitsipasi (6-7, 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4), 4 ordu eta 11 minutu iraun duen finalean.
Novak Djokovic serbiarrak bere bigarren Roland Garros irabazi du, eta, hortaz, bere 19. Grand Slama, Stefanos Tsitsipasi aurkako bi set iraulita (6-7, 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4), 4 ordu eta 11 minutu iraun duen finalean. Greziarrak bere sendotasun falta ordaindu du txapelketa handi bateko final bat jokatu duen lehen aldian.
Munduko tenislaririk onena da lau txapelketa handiak gutxienez bitan irabazi duen bakarra, eta Roger Federer eta Rafa Nadalen Grand Slam batera kokatu da, 20 irabazi baitituzte.
Bjorn Borgen eskutik Mosketarien bigarren kopa eta Grand Slameko hemeretzigarren titulua jaso ostean, Novak Djokovicek ohartarazi du ez duela "gelditu" nahi Roland Garros hau irabazi ostean.
"Talde ahalegina izan da, oso harro nago, pozik, ez dut hemen gelditu nahi, hona itzuli nahi dut (irabazlearen podiuma), gutxienez beste behin edo birritan", esan du.