Itxi

Beste kirolak

Lortutakoa ospatu nahi

Transantartika 2011: Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, dagoeneko etxean

Erredakzioa

Mendizaleak igande goizean, 10:00etan, heldu dira Loiuko aireportura. Oso pozik agertu dira.

01:06
Transantartika 2011: Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza etxean dira jada

2012ko urtarrilaren 15ean, Bilbon.

Alberto Iñurrategi


"Orain egunerokora buelta. Niretzat helburua lortuta dagoa eta pozik gaude. Gogorrena egunero pairatutako tentsioa izan da, hotzaz aparte bazeudelako proiektua kolokan jartzen zuten beste arrazoiak: kometekin izan dugun beldurra, sastrugiak, oinetako sentikortasun falta...baina egunek aurrera egin ahala hor jarraitzen genuen eta hotzak behera egiten zuen. Ez gara Polora espedizioak egiten adituak eta badakigu egin duguna ezin dela gauzarik zailena izan, baina balorazioa ona da".

Juan Vallejo

"Ez dugu gure xedea %100ean bete ez dugulako Maud Erreginaren Lurrak eskalatzeko aukerarik izan, baina izan ditugun baldintzak kontutan izanda nire balorazioa positiboa da. Espedizioa oso gogorra izan da eta ez digu atsedena hartzeko tarterik eman. Hainbat unetan ez genuela lortuko pentsatu dugu eta horregatik helburuak epe motzekoak ziren. Pixkanaka-pixkanaka erdietsi ditugu".

Mikel Zabalza

"Nire sentsazioa ere positiboa da, baina mota honetako espedizioak ez dira errepikatzeko moduakoak. Fisikoki oso gogorrak dira baina askoz gehiago psikologikoki. Aurreneko egunetan bi hauen erritmoari eustea kostatu zitzaidan; sufrimendu fisikoa oso handia zen. Ez dago atsedenerako aukerarik, ez da kanpamendu basean bezala. Antartidara bezalako espedizioetan eguneroko baldintza gogorrak dira psikologikoki hondatzen zaituztenak. Hotzak, gainera, egoera zailtzen du. Baina aurrera jarraitzeko prestakuntza onena ilusioa da...motibazioa".