Itxi

Beste kirolak

Final-zortzirenak

Australiako Irekia: Nishikorik eta Makarovak ezustekoa eman dute

Erredakzioa

Japoniako jokalariak Tsonga kanporatu du (2-6, 6-2, 6-1, 3-6 eta 6-3) eta Errusiako tenislariak Serena Williams hartu du mendean (6-2 eta 6-3).

  • Nishikori eta Tsonga. Argazkia: EFE

    Nishikori eta Tsonga. Argazkia: EFE

Australiako Irekiko final-zortzirenek bi ezusteko handi ekarri dituzte. Lehenengoa Kei Nishikori tenislari japoniarrak Tsonga frantziarra kanporatzea izan da. Emakumezkoen koadroan, berriz, Ekaterina Makarovak Serena Williams utzi du txapelketatik kanpo.

Tsongaren eta Nishikoriren arteko partidan, Frantziako jokalaria oso irregular agertu da, eta 70 akats ez-behartu egin ditu. Japoniako tenislaria horretaz baliatu da Tsonga mendean hartzeko (2-6, 6-2, 6-1, 3-6 eta 6-3).

Bestalde, Serena Williams ere Australiako Irekitik kanpo geratu da, Ekaterina Makarova jokalari errusiarraren kontra galduta (6-2 eta 6-3). Errusiako tenislaria sendo agertu da partidan, eta ez dio estatubatuarrari inolako aukerarik eman.