Publizitatea
Itxi

2021/07/10

16:46

Beste kirolak

Tenisa

Ane Mintegi Wimbledoneko finalera sailkatu da gazte mailan

A. A. | EITB MEDIA

Tenislari ipuzkoarrak Linda Fruhvirtova kanporatu du, munduko rankingean bera baino askoz hobeto sailkatuta dagoen tenislaria.

  • Ane Mintegi

    Ane Mintegi. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ane Mintegi gipuzkoarrak historia egin du larunbat honetan All England Clubean, gazte mailako Wimbledon torneoko finalera iritsita.

Mintegik 6-3 eta 7-5 irabazi dio Linda Fruhvirtova txekiarrari finalerdietan eta, hartara, junior mailako Grand Slameko lehen finala jokatuko du.

Hiru egunetan lau partida jokatu ondoren, Mintegik behin betiko pausoa eman du, bera baino hobeto sailkatutako tenislari bat gainditu ostean. Mintegi rankingeko 715. tenislaria da eta bere aurkaria, aldiz, 355.a

Idiazabalgo tenislariak Victoria Jimenez (Mintegiren laguna) edota Nastasja Schunk alemaniarra izango du aurkari igande honetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;