Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek lehen postua berreskuratu du

EITB Media

British Openean lortutako hirugarren postuari esker munduko sailkapenean agintzen du berriro Barrikakoak.

0:16
Jon Rahmek 62 postu irabazi ditu British Openeko bigarren jardunaldian

British Openean lortutako hirugarren postuari esker munduko sailkapeneko lehen postuan da berriro Jon Rahm.

Barrikako golf-jokalariak 2020ko uztailaren 19an erdietsi zuen lehen aldiz lehen postu hori Memorial Tournament txapelketa irabazita, ondoren, 2021eko ekainaren 20an AEBko Irekia irabaziz igo zen lehen postu horretara berriro eta orain British Openean hirugarren geldituta erdietsi du.

Bigarren tokian Ameriketako Estatu batuetako Dustin Johnson dago, Rahmek 10.0758 puntu ditu eta Dustinek berak 9.6887.

Hirugarren postuan British Opena irabazi duen AEBko Collin Morikawa dago; nabarmentzekoa da TOP10ean sartu diren bi jokalari, Louis Oosthuizen (bederatzigarren) eta Harris English (hamargarren).