Beste kirolak
Europako Txapelketa
Danimarkak finaletik at utzi du Espainia 25-24 irabazita
Erredakzioa
Emaitza estuarekin sailkatu dira finalera danimarkarrak. Espainiako selekzioak brontzezko domina lortzeko aukera du oraindik Eskubaloiko Europako Txapelketan.
-
Danimarkako jokalariak Espainiaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Danimarkak 25-24 irabazi dio Espainiari Eskubaloiko Europako Txapelketako finalerdietan eta finalerako txartela lortu dute.
Danimarkarren aurkaria finalean Serbia-Kroazia partida irabazten duen selekzioa izango da. Espainiak brontzezko domina lortzeko aukera izango du hirugarren eta laugarren postuetarako partidan. Espainiarren aurkaria Serbia-Kroazia partidako galtzailea izango da.
Fitxa teknikoa:
25 - Danimarka: Landin; Lindberg (1), Sondergaard (-), Spellerberg (-), Mikkel Hansen (4), Lars Christiansen (1) eta Rene Toft Hansen (4) –hasierako taldea- Cleverly (ps), Svan Hansen (1), Mads Christiansen (-), Mogensen (3), Lauge (6), Markussen (-), Eggert (3,1p), Henrik Toft Hansen (2) eta Nielsen (-)
24 - Espainia: Sierra; Sarmiento (2), Gurbindo (1), Morros (1), Roberto Garcia (1), Raúl Entrerrios (3) eta Juanin Garcia (1) –hasierako taldea- Hombrados (ps), Víctor Tomas (2), Maqueda (4), Cañellas (-), Alberto Entrerrios (-), Romero (2p), Ugalde (2), Aginagalde (5) eta Guardiola ().
Markagailua bost minuturo: 1-2, 3-4, 4-7, 9-10, 9-10 eta 12-10 (Atsedenaldia) 14-12, 17-13, 18-16, 19-19, 23-21 eta 25-24 (Amaiera).
Epaileak: Krstic eta Ljubic (SLO).