Itxi

Beste kirolak

Tokio 2020

Garbiñe Muguruza bigarren kanporaketarako sailkatu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kudermetova errusiarra hartu du mendean bi setetan eta hurrengo partida astelehenean jokatuko du.

  • Garbiñe Muguruza, Tokio 2020

    Garbiñe Muguruza, Tokio 2020. Argazkia: Efe.

Garbiñe Muguruza zazpigarren serieburuak Veronika Kudermetova errusiarrari gailendu zaio Tokio 2020 Olinpiar Jokoetako teniseko lehiaketan. Muguruza 7-5 eta 7-5 gailendu da.

Lehen seta gorabeheratsua izan da. Garbiñek 0 eta 4ko partziala egin du, eta seta erraz irabazi behar zuela eman du, baina Kudermetovak erreakzionatu egin du eta 5na egitea lortu du.

Ondoren, eta Conchita Martinezen aholkuak jaso ostean, Muguruza jokoaren jabe izan da berriro, bere sakea irabazi du (6-5) eta jarraian gauza bera egin du aurkariaren sakearekin.

Bigarren setean, gauzak aldapan gora jarri zaizkio bosgarren jokoan sakea galdu duenean, baina egoera iraultzea lortu du eta seta 7-5 irabazi du.