Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Maik Kigenek eta Nazare Welduk irabazi dute Donostiako Krosa

Erredakzioa

Parte-hartzaileek eguraldi txarrari egin behar izan diote aurre, eta lokatza izan dute lagun. Horregatik gaurko denborak ez dira oso onak izan.

00:40
Maik Kigen keniarrak erraz irabazi du Donostiako Krosa

Donostiako Nazioarteko krosaren 57. ekitaldia eguerdian jokatu da, Donostiako hipodromoan.

Gizonezkoetan, 2010eko txapeldunak, Maik Kigen keniarrak, erraz irabazi du. Lehia bizia izan da Kiputo Konselus eta Josefat Kiprono bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. Seigarren arabar batek egin du, Iban Fernandezek. Emakumezkoetan, Nazare Weldu eritrearrak eskuratu du garaipena.

Parte-hartzaileek eguraldi txarrari egin behar izan diote aurre, eta lokatza izan dute lagun. Horregatik gaurko denborak ez dira oso onak izan.