Beste kirolak
Volvo Ocean Race
Telefonicak hirugarren etapa irabazita historia egin du
Erredakzioa
Azken 22 urteotan Volvo Ocean Raceko lehen hiru etapak jarraian irabazi dituen lehen taldea da.
Iker Martinez euskal txapeldun olinpikoak maneiatzen duen Telefonica ontziak historia egin du Volvo Ocean Race probako lehen hiru etapak jarraian irabazita. Male (maldivak) eta Sanya (Txina) artean burutu den hirugarren etapa irabazi dute. Azken 22 urteotan inork ez du Volvo Ocean Raceko lehen hiru etapak jarraian irabazi.
1989-1990eko edizioan Sir Peter Blakek zuzendutako ‘Steinlager 2’ ontziak lehen sei etapak jarraian irabazi zituen. Garai hartan probaren izena 'Whitbread Round the World Race' zen.