Beste kirolak
GOLFA | NORTHERN TRUST
Rahm eta Thomas, lidergoan
EITB MEDIA
Barrikako golf-jokalariak oso ondo hasi du AEBko Jersey Cityko torneoa 8 kolpe par azpitik eginda.
Jon Rahm bizkaitarra eta Justin Thomas estatubatuarra ATP Tourreko Northern Truste Torneoko lehen postuan daude 63 kolperekin (-8 par azpitik).
Barrikako golf-jokalaria lehiaketara bueltatu da Tokioko Olinpiar Jokoetatik at geratu eta gero bigarren positibo bat eman omen zuelako Covid-19an.
Rahmek oso ondo hasi du AEBko Jersey Cityko torneoa 8 kolpe par azpitik eginda. Berarekin batera lehen postuan Thomas dago Liberty National Golf Clubeko ibilbidean huts bakarra egin eta gero: laugarren zuloan bogey.
Hirugarren postuan Harold Varner III estatubatuarra dago 66 kolerekin (-5).
Jon Rahm, Northern Trusten