Beste kirolak
Davis Kopa
Ferrerok eta Kukushkinek zabalduko dute kanporaketa, ostiralean
Erredakzioa
Asteburu honetan jokatuko da, Oviedon, Davis Kopako lehenengo fasea, Espainiaren eta Kazakhstanen artean.
-
Alex Corretja, Espainiako kapitaina. Argazkia: EFE
Ostiral honetan hasiko da, Oviedon, Davis Kopako lehenengo fasea, Espainiaren eta Kazakhstanen artean. Ferrero Mijail Kukushkinen kontra arituko da, txapelketan parte hartu gabe hiru urte baino gehiago egon eta gero.
Almagroren, Ferreroren, Marc Lopezen eta Granollersen aukera nagusia izango da hau eta horregatik dena emango dute, denok jakin dezaten garaipenak Nadalek bakarrik lortzen ez dituela.
Alex Corretja ere estreinatuko da, Albert Costak postua utzi zuelako Davis Kopa irabazi eta gero.