Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek Ryder Cup txapelketa jokatuko du Europako taldearekin

A. B. E. | EITB Media

Euskal golflariak bigarren urtez jarraian jokatuko du Europarekin. Casey, Fleetwod, McIlroy eta Hovland jokalariek ere baieztatuta dute euren postua Europako taldean.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm, golf jokalaria. Argazkia: EFE

Jon Rahmek Ryder Cup txapelketa jokatuko du Europako taldearekin. Euskal golflariak baieztatuta dauka postua Europako taldean, eta bigarren urtez jarraian jokatuko du txapelketa hau. Europa Ameriketako Estatu Batuetako taldearen aurka ariko da irailaren 24a eta 26a bitartean, Wisconsinen (AEB).

Paul Casey eta Tommy Fleetwod ingelesak, Rory McIlroy iparrirlandarra, eta Viktor Hovland norvegiarra ere Europako taldeko kideak izango dira Rahmekin batera. Padraig Harrington Europako selekzioko kapitainak ongietorria eman die bost jokalariei. Taldea aste honetan osatuko da, Europako Zirkuituko azken txapelketa jokatu ostean.

Rahm munduko sailkapeneko lehen postuan da. Aurten AEBko Irekia irabazi du, eta 13 titulu ditu jada profesional mailan. PGA zirkuituko sei titulu eta Europako zirkuituko beste sei erdietsi ditu.