Itxi

Beste kirolak

EHF-REN EUROPA LIGA

Bera Berak Paris 92 menderatu du (21-26)

EITB MEDIA

Hurrengo kanporaketan Ramnicu Valcea talde errumaniarra izango dute aurrean.

  • Super Amara bera Bera, Parisen. Argazkia: Bera Bera

    Super Amara bera Bera, Parisen. Argazkia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak Paris 92 talde indartsuari irabazi dio Issy Les Moulineauxeko Robert Charpentier pabiloian (21-26) eta hurrengo kanporaketan izango da.

Atsedenaldira 14-10 galtzen joan da Imanol Alvarezen taldea, baina bigarren zati zoragarria egin du Bera Berak eta taldea frantziarrak ez du jakin nola gelditu ez gipuzkoarren jokoa ez Mariane Oliveira Fernandesen golak.

Brasildarrak gol gehien egin dituen jokalaria izan da (8).

Orain, EHFko Europa Ligako Q3an Ramnicu Valcea talde errumaniarra izango dute aurrean. Kanporaketa hori gainditzen badute multzoetako faserako txartela lortuko du Bera Berak.

Azaroaren 13an Errumanian joaneko partida jokatuko dute eta bueltakoa azaroaren 20an, Donostian.

Fitxa teknikoa

21- Paris 92: Serdarevic, Cissokho (4), Thouvenot, Niombla (2), Flipes (2), Mabana Fofana (1), Lassource (1), Chauveau, Sajka (2), Offendal (5, 3 penaltiz), Namizata Fofana (2), Nkou, Resende (2).

26.- Super Amara Bera Bera: Hernández (Aalla), Gil (1), Boa (1), Calvo (2), Polonio (1), Oliveira Fernandes (9), Etxeberria (1). Arrojeria (5), Menéndez, Boada (1), Loidi, Rotaetxe, O´Mullony (2), Cardoso (2), Ugartemendia, Hernández Selva (1).

Epaileak: Barysas eta Petrusis ( Lituania).

Markagailua 5 minutuero: 3-2; 6-3; 7-4; 9-7; 12-8; 14-10 -atsedenaldia- 14-12; 15-15; 17-17; 18-20: 20-22: 21-26.