Itxi

Beste kirolak

32-28

Bidasoa Irun, garaile Pfadi Winterthurren aurka Europa Ligan

Talde gipuzkoarrak 32-28ko emaitzarekin irabazi du Artalekun jokatu duen bigarren jardunaldiko partida. Lehen garaipena du txapelketa honetan.

2:59
Bidasoa Irun - Pfadi Winterthur

Bidasoa Irunek garaipena lortu du Pfadi Winterthur taldearen aurka (32-28) Artalekun astearte honetan jokatu duen EHF-ren Europako Ligako bigarren jardunaldian. Lehen norgehiagoka irabazi du Irungo taldeak txapelketa honetan.

Kosta egin zaie bi taldeei neurketako lehen gola sartzea, baina Bidasoa Irunek aurkariaren atea zulatzea lortu du (1-0).Ondoren, talde bisitariak neurketa berdindu du (1-1), eta talde gipuzkoarrak bi goleko errenta erdietsi du. Jarraian, ordea, Pfadi Winterthurrek emaitza parekatu du (3-3), eta ordutik aurrera zuloa ireki du markagailuan Bidasoa Irunek. Jacobo Cuetarak zuzentzen duen taldea nagusi izan da, abantaila hartu du, eta aldeko 16-10eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran Bidasoa Irun nagusitu da, eta zazpi puntuko errenta lortu du (20-13). Sei eta zazpi goleko abantaila izan du ia bigarren zati guztian zehar Gipuzkoako taldeak. Azken txanpan, ordea, pixka bat estutu du markagailua talde bisitariak, nahiz eta Bidasoa Irunek ez duen garaipena arriskuan ikusi. Amaieran, Irungo taldea garaile (32-28).

Fitxa teknikoa:

32.- Bidasoa Irun: Ledo (Sierra), Zabala (1), Victor Rodriguez (1), Tesoriere, Da Silva, Rodrigo Salinas (1), Aginagalde (5), Kauldi Odriozola (4), Adrian Fernandez (2), Ugarte (4), Cavero (6, 1 penaltiz), Leo Renaud, Azkue (6), Furundarena (2) eta Dariel Garcia.

28.- Pfadi Winterthur: Wipf, Schultz, Ott, Osterwalder (2), Schonfeldt, Pecoraro (1), Pfister, Dechow, Sidorowicz (5), Radovanovic, Jud (6, 3 penaltiz), Bram (1), Freivogel (3), Hadj Sadok (7, 2 penaltiz), Leopold (3) eta Shamir.

Epaileak: Cindric eta Gonzurek (Kroazia). Kauldi, Dariel Garcia, Zabala, Sidorowicz, Pfister eta Schonfeldt (2) egotzi dituzte.

Emaitza bost minutuan behin: 3-1; 4-3; 8-4; 11-7; 13-8; 16-10- atsedenaldia- 20-13; 23-17; 26-20; 28-21; 29-23; 32-28.