Itxi

Beste kirolak

Golfa

Carlota Zigandak hirugarren postua lortu du Saudi Arabian

I. G. | EITB MEDIA

Nafarrak hirugarren postua lortu du Lydia Ko zeelandaberritarra nagusitasunez gailendu den txapelketan.

  • Carlota Ziganda

    Carlota Ziganda. Irudia: EITB Media

Carlota Ziganda iruindarrak hirugarren postua lortu du Saudi Arabian, Lydia Ko zeelandaberritarra nagusitu den Europako emakumezkoen zirkuituan.

Nafarra sailkapeneko goiko postuetan egon da asteburu osoan, eta 68 kolpeko txartelarekin bukatu du, guztira 275 kolperekin, Alice Hewson ingelesarekin berdinduta. Kotik hamar kolperekin (265), eta Attaya Titikul thailandiarrarengandik bostera.

Nuria Iturrioz espainiarrak zazpigarren postuan bukatu du, txapelketa 70 kolperekin itxi ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena