Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Eneko Agirrezabalek eta Nuria Luguerosek irabazi dute Behobia-Donostia lasterketa

I. G. | EITB Media

Agirrezabalek 1:01:47ko denbora egin du helmugan garaipena eskuratzeko. Emakumezkoetan, aldiz, Lugueros nagusitu da sailkapenean 1:12:43ko denborarekin.

1:33
Eneko Agirrezabal. Argazkia: EFE

Eneko Agirrezabal atleta gipuzkoarrak ezusteko handia eman du Behobia-Donostia lasterketan, azken metroetan ia ibilbide osoan lagun izan duen hiru korrikalariko taldea atzean utzi eta garaipena lortu baitu 1:01:47ko denborarekin. Emakumeetan, berriz, Nuria Lugueros faboritoak irabazi du 1:12:43ko denborarekin.

Lau segundora Jesus Angel Olmos sartu da eta hirugarren postua Alejandro Gonzalezentzat izan da.

Gizonezkoen proba ez da espero bezala joan, Jaume Leiva, Carles Castillejo eta Jaume Olmos korrikalarien arteko lehia espero baitzen lehen postua lortzeko.

Lasterketako eliteak ez du oso erritmo altua markatu, baina hari eutsi dio hasieratik, klimatologia onak lagunduta.

Jesus Olmos artatu behar izan dute bigarren postua lortzeko egindako esfortzuagatik.

Emakumezkoen proba Nuria Lugueros faboritoak eta Elena Silvestre turolarrak (Gipuzkoan bizi da) lehiatu dute, Aragoikoak faboritoari erritmoa eutsiko ote zion zalantzarekin. Luguerosek 54 segundo atera dizkio Silvesterri, eta Mireia Guarnerrek hirugarren postua lortu du.

j

u

u