Itxi

Beste kirolak

TENISA

Muguruzak jokatuko du WTA Finals txapelketako finala

EITB MEDIA

Garbiñe Muguruzak irabazi egin du Paula Badosaren aurka (6-3 eta 6-3) jokatu duen finalerdietako partida, eta titulua lortzeko lehian izango da Anett Kontaveiteren kontra.

  • Garbiñe Muguruza

    Garbiñe Muguruza, Badosaren aurka lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak irabazi egin du Paula Badosaren aurka (6-3 eta 6-3) astearte honetan jokatu duen Akron WTA Finals txapelketako finalerdietako partida, eta finalerako txartela eskuratu du. Bertan, Anett Kontaveit izango du aurrez aurre; izan ere, estoniarra 6-1, 3-6 eta 6-3 nagusitu zaio Maria Sakkari greziarrari txapelketako bigarren finalerdian.

Muguruzak ez du sakerik galdu, eta ondo jokatu du bere kanporaketako une erabakigarrietan. Horixe izan da Badosaren aurka garaipena lortzeko gakoa. Orain, titulua lortzeko aukera izango du.

Finala asteazkenetik ostegunera bitarteko goizaldean jokatuko, 02:30etik aurrera (Euskadiko ordua), hain zuzen ere.