Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Zverevek Medvedev garaitu du eta bere bigarren ATP Finalak eskuratu ditu

I. G. | EITB MEDIA

Zverevek bere denboraldi bikaineko seigarren titulua eskuratu du, Viena, Madril, Cincinnati, Acapulco eta Tokioko txapelketa olinpikoa irabazi ostean.

  • Alexander Zverev

    Alexander Zverev. Irudia: EFE

Alexander Zverev alemaniarrak bere ibilbideko bigarren ATP Finalak irabazi ditu igande honetan, Daniil Medvedev errusiarra 6-4 eta 6-4 mendean hartuta, ordubete eta 16 minutuan.

Larunbatean Novak Djokovic serbiarra mendean hartu ostean, Zverevek Medvedev kanporatu du. Finalera txapelketan bederatzi garaipen jarraian lortu ostean aurkeztu da.

Zverevek bere denboraldi bikaineko seigarren titulua eskuratu du, Viena, Madril, Cincinnati, Acapulco eta Tokioko txapelketa olinpikoa irabazi ostean.