Itxi

Beste kirolak

COVID-19

Bidasoa-Irun eta Orden Wisla Plocken arteko partida atzeratu dute, positibo berriengatik

I. G. | EITB MEDIA

Talde gipuzkoarrak atzeratu duen Europa Ligako bigarren partida da, Recoletas Valladoliden aurka asteburu honetan jokatu behar zuen Sacyr Asobal Ligako partidaz gain.

  • Bidasoa-Irun

    Bidasoa-Irun. Irudia: EFE

Astearte honetan Polonian Bidasoa-Irun eta Orden Wisla Plock taldeen artean jokatu behar zen Europa Ligako partida atzeratu egin da, euskal taldean positibo berriak atzeman ondoren.

Talde gipuzkoarrak jakinarazi duenez, "EHFri eta bere arerioari jakinarazi zaie larunbatean egindako koronabirusaren zenbait test diagnostikok emaitza positiboak eman zituztela". Ez du zehazten zenbat kutsatu berri dauden.

Covid-19ak kalte handia egin dio talde gipuzkoarrari, Suitzan Pfadi Wintherturren aurka jokatu behar zuen Europa Ligako partida ezin izan baitu jokatu, ezta asteburu honetan Recoletas Valladoliden aurka jokatu behar zuen Sacyr Asobal Ligako partida ere.