Beste kirolak
Alpinismoa
Alex Txikon, Manaslura bidean
EITB MEDIA
Erronka hau neguko espedizioen agurra izango dela adierazi du bizkaitarrak. Gaur abiatuko dira Nepalera.
Alex Txikon euskal mendizalea Manaslu (8.163 metro) igotzen saiatuko da berriro negu honetan.
Neguko espedizioen ikur bilakatu den alpinistak "ilusio handiarekin eta gorputzaldi onarekin" dagoela adierazi du Nepalerantz abiatu baino lehen.
Simone Moro italiarra, Iñaki Alvarez gipuzkoarra, Sajid Sadpar eta Himalaian dagoenean beti ondoan izaten dituen konfiantzazko sherpa pare bat izango ditu berarekin batera.
Txikonek 40 urte egin berri ditu eta duela 20 egin zuen lehen igoera Himalaian.
Urtero legez, eguraldiak eragin zuzena izango du abentura berri honen etorkizunean.
3 astez Euskadin euripean egon ostean, gaur eguzkia atera eta Iñigo, Joxe Martin eta Ikerrekin eskalatzera joan naiz. Nire 4¿¿0¿¿. urtebetzea dela eta hurbildu dira ¿¿. Eskerrik asko lagunok! Bihar Nepalera goaz!! ¿¿ pic.twitter.com/7eYiImP5AO
— Alex Txikon (@AlexTxikon) December 12, 2021