Itxi

2021/12/16

21:28

Beste kirolak

EHF-REN EUROPA LIGA

Nekearen eragina igarri duen Bidasoa Irunek galdu egin du Wisla Plocken aurka

A. B. E. | EITB Media

Irungo taldeak porrota jaso du Polonian (33-26) jokatu duen EHFren Europa Ligako atzeratutako bosgarren jardunaldiko partidan.

  • Wisla Plock - Bidasoa Irun

    Wisla Plock - Bidasoa Irun partidako jokaldi baten irudia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek galdu egin du Orlen Wisla Plocken aurka (33-26) ostegun honetan jokatu duen EHFren Europa Ligako bosgarren jardunaldiko partida atzeratua. Nekea igarri du Irungo taldeak, asteartean Pfadi Winterthurren aurka jokatu baitzuen txapelketa honetako laugarren jardunaldiko neurketa atzeratua.

Norgehiagoka parekatuta hasi da, eta 10. minutuan lortu du Bidasoak lehenengoz aurretik jartzea markagailuan (6-7). Ondoren, ordea, etxeko taldeak neurketa berdindu du (10-10). Ordutik aurrera, nagusi izan da Wisla Plock, eta 5 goleko abantailarekin heldu da atsedenaldira (19-14).

Bigarren zatiko lehen minutuetan egon da gakoa. Wisla Plockek hobeto kudeatu du atsedenaldiaren osteko hasierako txanpa, eta urrutiko jaurtiketez baliatu da abantaila handitzeko (22-15). Partidako azken txanpan, nekea igarri du Bidasoa Irunek, ez da desabantaila murrizteko gai izan, eta galdu egin du (33-26).

Fitxa teknikoa:

33 - Orlen Wisla Plock: Morawski, Czaplinski, Daszek (2), Jurecic (1), Komarzewski, Kosorotov (3), David Fernandez (4), Krajewski, Tim Lucin (7), Mihic, Mindegia (1), Abel Serdio (5), Sunsja, Tercic (1), Witlowski, Zhitnikov (3), Szita (6).

26 - Bidasoa Irun: Ledo (Sierra), Cavero (2), Azkue (9), Víctor Rodríguez (1), Adrian (1), Ander Ugarte (2), Dariel Garcia (2), Kauldi Odriozola (3), Zabala (3), Tesoriere (1), Da Silva, Mujika (1), Furundarena, Nieto (1).

Emaitza bost minutuan behin: 5-4; 6-7; 9-9; 12-11; 15-13; 19-14 (atsedenaldia) 22-15; 25-17; 27-20; 29-22; 31-23; 33-26.

Epaileak: Ismailj Metalari eta Nenad Nikolovski (Ipar Mazedonia). Krajewski (2), Sunsja, Lucin, Odriozola eta Zabala jokalariak egotzi dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;