Beste kirolak
Igandean, 12:25ean
Elgoibarko Nazioarteko Krosa, zuzenean, EITBn
EITB MEdia
Eritreako Aron Kifle eta Keniako Beatrice Chebet dira faborito nagusienak gizonen eta emakumeen laskterketak irabazteko.
-
El Cross Internacional de Elgoibar, en directo, por EITB
Elgoibarko Nazioarteko Krosa jokatuko da bihar, igandean, eguerdiko 12:25etik aurrera.
Gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira. Oso zirkuitu gogorra da eta ibilbidea lokaztuta, beraz, ikuskizuna ziurtatuta dago.
Aron Kifle (Eritrea) da hautagai nagusiena gizonezkoen proba irabazteko, batez ere, duela aste batzuk Atapuercako Nazioarteko Krosa nagusitasunez irabazi zuelako. Aurkari nagusienak Nicholas Kimeli eta Amos Seren izango ditu
Emakumezkoen probari dagokionez Keniako Beatrice Chebet da faboritoa, halere, Beatrice Chepkoech eta Eva Cherono irabazteko aukerak izango dituzte sasoian baitaude.