Itxi

Beste kirolak

ERREGINAREN KOPA

Malagak Guardesi irabazi eta Erreginaren Kopa bereganatu du (26-33)

Agentziak | EITB Media

Andaluziako taldea nagusi izan da Donostia Arenan jokatutako finalean.

  • Illunben jokatutako Erreginaren Kopako finala. Argazkia: EFE.

    Illunben jokatutako Erreginaren Kopako finala. Argazkia: EFE.

Costa del Sol Malaga Erreginaren Kopako txapeldun bilakatu da igande honetan, Mecalia Atletico Guardes 26-33 gainditu ostean.

Andaluziarrek partida kontrolpean izan dute uneoro, batez ere Sole Lopezek gidatutako erasoei esker. Merche Castellanos atezainak jardun bikaina izan du eta ezinbestekoa izan da bere taldearen defentsako lanean. Galiziarrak beti atzetik ibili dira eta, ahalegindu arren, ez dute markagailuari buelta emateko aukerarik izan.

Fitxa teknikoa:

Mecalia Atlético Guardés: Carratú, Calzado (4), Nieto (3), Lima (6, 1 penaltiz), Arcos (3), Gómez (-) eta Pessoa (6, 1 penaltiz) –hasierakoa- Descalzo (1), Sancha (2), Moreno (1), Da Silva (-) eta Sempere.

Costa del Sol Málaga: Castellanos, Doiro (3), Sole López (9, 4 penaltiz), Gutiérrez (-), Esperanza López (6), Medeiros (3, 1 penaltiz) eta García (2) –hasierakoa- Arderius (5), Bravo (1), Alves (1), Campigli (1), Sánchez (2) eta Fernández.

Markagailua bost minututik behin: 2-3, 3-6, 5-8, 8-9, 8-12, 10-14 (Atsedenaldia) 12-19, 15-22, 17-25, 20-27, 24-30, 26-33 (Amaiera).

Epaileak: Bustamante López eta Álvarez Mata.

Pabiloia: Illunbe Donostia Arena.