Beste kirolak
Atletismoa
Behobia-Donostiaren izen-emate orokorra zabaldu dute
J.E. | EITB MEDIA
Ohiko korrikalariei, dortsal solidarioei eta sorta turistikoei zuzenduta zegoen lehen fasean, 7.027 korrikalarik eman zuten izena. Aurtengo ediziotik aurrera, gehienez 30.000 korrikalarik parte hartu ahalko dute.
-
2021eko Behobia-Donostiaren irudi bat. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Behobia-Donostia lasterketaren 57. edizioaren izen-emate orokorra ireki dute jada. Aurtengo ediziotik aurrera, gehienez 30.000 korrikalarik parte hartu ahalko dute lasterketan; orain arte, 35.000 ziren.
Fortuna Kirol Elkarteak jakitera eman duenez, ohiko korrikalariei, dortsal solidarioei eta sorta turistikoei zuzenduta zegoen lehen fasean, 7.027 korrikalarik eman zuten izena.
Izen-emate orokorrean lekuak agortzen direnean, itxaron-zerrenda bat egingo dute. Izen-emate guztiak Internet bidez egingo dituzte, eta 16 urtetik gorako korrikalari guztiek parte har dezakete.