Itxi

Beste kirolak

Erretiroa hartuko du

Serena Williamsek tenisa utziko duela iragarri du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

40 urteko tenislariak 23 Grand Slam eskuratu ditu bere ibilbidean zehar. Itxura guztien arabera, Estatu Batuetako Irekiaren ondoren erretiratuko da.

  • Serena Williams Canadako Mastersean.

    Serena Williams Canadako Mastersean. Argazkia: EFE

Serena Williams tenislari estatubatuarrak, Grand Slameko 23 tituluren irabazleak, hurrengo asteetan tenisa uzteko prest dagoela iragarri du astearte honetan, Vogue aldizkarian argitaratutako gutun batean.

Egunotan, Torontoko txapelketan lehiatzen ari da, eta erretiratze hitza erabiltzea baino, "eboluzio" gisa deskribatzea nahiago du hastera doan "trantsizio" hori.

"Niretzat tenisa baino garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuetara eboluzionatzen ari naizela esateko nago hemen", idatzi du 40 urteko tenislariak. Erabaki hori hartzeko arrazoien artean azpimarragarriena, berriro ama izateko nahia da.