Itxi

Beste kirolak

EHF European League

Bidasoa – Aguas Santas, multzoen faseko lehen hitzordua Artelekun

EITB MEDIA

Behin Kolstaden aurkako kanporaketa gaindituta, multzoen faseari aurre egitea dagokio Jacobo Cuetararen taldeari, lehen partida Aguas Santas Milaneza portugaldarren aurkakoa izango da.

1:01

Bidasoa Irunek astearte honetan ekingo dio EHF European Leagueko multzoen faseari. Hilaren hasieran Kolstad Håndball Bigarren Kanporaketan balentria eginda kanporatu ondoren, Artalekuk eta Irunek kontinenteko bigarren txapelketa onenaz gozatzeko aukera dute, baita ETIB Mediako ikusleek ere.

EHF European League astearte honetan hasiko da Artalekun, Bidasoa Irun taldearen Europako historian duen klasikoetako batekin. Ez Águas Santas Milanezagatik, bere historian lehen aldiz izango baitu aurkari, baizik eta irundarrak 1990etik talde portugaldarrekin gurutzatzen diren seigarren aldia izango delako.

Denboraldi hartako Errekopan, Elgorriaga Bidasoak ABC Braga kanporatu behar izan zuen aurrera egiteko (28-18 Irunen, 21-30 Portugalen). Klub hau izan da Bidasoak bere Europako historian gehien ikusi duen aurkaria: lau aldiz. Hurrengoa 1995/1996 Europako Kopan izan zen, non finalerdietako ligaxkan Elgorriaga Bidasoak 28-16 irabazi zuen Irunen eta 18-27 Portugalen. Beste bi kanporaketak elkarren segidakoak izan ziren: 2005/2006 eta 2006/2007. EHF Kopan, bidasotarrak izan ziren garaile: lehenengoa, agonikoa, Bragako berdinketaren ondoren Irungo 31-30ekoa etorri baitzen; hurrengo urtean, berriz, joaneko 30-27koa nahikoa izan zen etxetik kanpo (27na) sailkapena berresteko.

ABC Bragaren aurkako lau kanporaketa hauez gain, Bidasoa Irunek duela hiru urte Sporting Club de Portugalen aurkako Championseko bi partidekin osatzen ditu bere historian talde portugaldarren aurkako norgehiagokak.

Aurten talde irundarrak bosgarren aldiz parte hartuko du Europako multzoen fase batean, 1995eko Europako Kopan formatu horretan debuta egin ondoren. Orduan THW Kielen aurka egin zuen, eta Artalekun 25-18 irabazi zion finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldian. Hurrengo urtean MKB Veszprémen aurka ere irabazi zuen (29-28).

Txapelketa kontinental gorenera itzuli zenean, 20 urte baino gehiago geroago, Irungo taldeak HT Tatran Prešov (23-25) garaitu zuen etxetik kanpo, eta iazko EHF European Leaguearen ibilbidea bertan hasi zen, baina oraingoan porrotarekin (27-25).

Partida ikusgai izango da ETB4en eta eitb.eusen arratsaldeko 20:45ean Artelekutik, zuzen-zuzenean.