Beste kirolak
Roland Garros
Djokovic eta Federer, elkarren aurka finalerdietan
Erredakzioa
Serbiarrak bost set behar izan ditu Tsongari irabazteko (6-1, 5-7, 5-7, 7-6 eta 6-1), eta suitzarrak, asko sufritu du Del Potrori irabazteko (3-6, 6-7, 6-2, 6-0 eta 6-3).
-
Novak Djokovic, Tsongaren aurka lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Novak Djokovicek eta Roger Federerrek elkarren aurka jokatuko dute Roland Garroseko bi finalerdietako bat. Bi jokalariek uste baino gehiago sufritu dute finalerdietarako txartela lortzeko eta bost set behar izan dituzte aurkariak gainditzeko.
Roger Federerrek, Juan Martin Del Potroren aurka jokatu du eta asko kosta zaio garaipena lortzea (3-6, 6-7, 6-2, 6-0 eta 6-3). Argentinarrak, lehen bi setak irabazi ditu (3-6 eta 6-7). Ondoren, Federerren erantzuna etorri da. Suitzarrak, hiru set jarraian irabazi dizkio Del Potrori eta finelardietarako txartela lortu du.
Djokovicek ere, gogotik landu behar izan du garaipena Jo-Wilfred Tsongaren aurka jokatu duen partidan (6-1, 5-7, 5-7, 7-6 eta 6-1). Lehen seta erraz irabazi zuen serbiarrak (6-1), eta bazirudien garaipen erraza lortuko zuela. Baina, Tsonga ‘etxean’ jokatzen ari zen, ez zuen etsi, eta bi set jarraian irabazi zituen (5-7 eta 5-7). Frantziarra garaipena lortzekotan egon zen laugarren setean, baina Djokovicek eutsi egin zion eta bosgarren seta behartu zuen tie-breaka irabazita (6-7). Azken setean, erabat nagusi izan zen Djokovic (6-1) eta finalerdietara sailkatzea lortu zuen.