Itxi

Beste kirolak

BOXEOA

Kerman Lejarragak ez du Fouad el Massoudiren aurka borrokatuko azaroaren 12an, lesioagatik

Agentziak | EITB MEDIA

Morgakoak azaldu duenez, entrenamenduetako batean min hartu zuen eskuan eta osasun zerbitzuek gelditzeko eta atseden hartzeko gomendatu diote.

  • Kerman Lejarraga en la pelea contra Jack Flatley

    Kerman Lejarraga en la pelea contra Jack Flatley. Foto: EFE

Kerman Lejarragak ez du borrokatuko datorren azaroaren 12an Bilboko La Casilla pabiloian Fouad el Massoudi frantziarraren aurka,eskuineko eskuan jasandako lesio baten ondorioz, euskal boxeolariak berak sareetan baieztatu duenez.

Morgakoak azaldu duenez, entrenamenduetako batean min hartu zuen eskuan eta osasun zerbitzuek gelditzeko eta atseden hartzeko gomendatu diote.

Lejarragaren baja dela eta, Ismael Flores izango da El Massoudiren aurkaria.