Itxi

Beste kirolak

Roland Garros

Nadal eta Ferrer, elkarren aurka finalerdietan

Erredakzioa

Roland Garrosen bere 50. garaipena lortu du Nadalek, Almagrori 7-6, 6-2 eta 6-3 irabazita. Bestalde, David Ferrerek Andy Murray 6-4, 6-7, 6-3 eta 6-2 mendean hartu du.

  • Rafael Nadal Manacorreko tenislaria. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal Manacorreko tenislaria. Argazkia: EFE

Roland Garrosen bere 50. garaipena lortu du Rafael Nadal Mallorcako tenislariak. Horrela, Bjon Borg suediarraren marka hautsi du Nadalek. Manacorreko jokalariak Nicolas Almagro herrikidea 7-6 (4), 6-2 eta 6-3 mendean hartu du eta Roland Garroseko finalerdietarako sailkatu da.

Partidak bi ordu eta 46 minutuko iraupena izan du. Euriak hiru minutuko etenaldia egitera behartu du hirugarren setean. Mallorcako tenislariak 7-6, 6-2 eta 6-3 irabazi du. Azken puntua sake zuzen batekin lortu du Nadalek. Horrela, Manacorrekoak ez du setik galdu eta zortzigarren garaipena lortu du lehiaketan.

Bestalde, David Ferrerek Andy Murray 6-4, 6-7(3), 6-3 eta 6-2 mendean hartu du final-laurdenetako beste neurketan. Ferrer eragingarriagoa izan da partidako une erabakigarrietan eta finalerdietarako txartela lortu du. Ferrerek Nadal izango du aurkari finalerdietan.