Beste kirolak
Roland Garros
Erranik eta Sharapovak finala jokatuko dute
Erredakzioa
Sara Errani Italiako tenislariak Samantha Stosur 7-5, 1-6 eta 6-3 hartu du mendean. Bestalde, Maria Sharapovak Petra Kvitova txekiarra (6-3, 6-3) hartu du mendean Roland Garroseko finalerdietan.
-
Sara Errani Italiako jokalaria garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Italiako tenislariak bi ordu eta lau minutu behar izan ditu Australiako jokalari gihartsua menderatzeko. Errani munduko 24. jokalaria zen WTA zerrendan, baina Roland Garroseko finalareko txartela lortu eta gero hamar onenen artean sailkatuko da.
Bestalde, Maria Sharapova Errusiako tenislariak Petra Kvitova txekiarra (6-3, 6-3) hartu du mendean Roland Garroseko finalerdietan eta bide batez WTA zerrendako jokalaririk onena bihurtu da. Izan ere, Victoria Azarenka Bielorrusiako tenislaria, orain arteko liderra, final-zortzirenetan kanporatu zuten.