Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Rafa Nadal, zazpigarrenez Roland Garrosen nagusi

Erredakzioa

Manacorreko tenislariak Novak Djokovic gainditu du finalean, 6-4, 6-3, 2-6 eta 7-5, 3 ordu eta 49 minututan.

  • Rafa Nadal. Argazkia: EFE

    Rafa Nadal. Argazkia: EFE

Rafa Nadalek irabazi du aurtengo Roland Garros finalean, 3 ordu eta 49 minututan, Novak Djokovic gaindituta, 6-4, 6-3, 2-6 eta 7-5. Igandean hasi zen partida, baina euriaren ondorioz bertan behera geratu zen.
 

Nadalek zazpigarrenez irabazi du Parisko txapelketa. Manacorreko tenislariak sei titulu dituen Bjorn Borg gainditu du eta bere ibilbideko hamaikagarren "grand slam-a" eskuratu du.

Espainiarra harmailetara igo da eta bere gurasoak eta lagunak besarkatu ditu. Iaz bezala, Pariseraino hurbildu da Pau Gasol NBAko jokalaria eta bertan Nadal animatu du.

Nadalek, gainera, munduko sailkapeneko bigarren postuari eutsi dio.