Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa vs Fuchse Berlin, zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bidasoak Alemaniako Bundesligako liderraren aurka jokatuko du. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da astearte honetan, 20:45etik aurrera.

  • Partida asteartean jokatuko dute, 20:45ean, Artalekun. Argazkia: EITB Media.

    Partida asteartean jokatuko dute, 20:45ean, Artalekun. Argazkia: EITB Media.

Bidasoa Irun alderrai dabil Asobal ligan, baina Europa Ligan erronka handia du aurretik, Fuchse Berlin Alemaniako Bundesligako lider eta munduko talderik onenetakoa hartuko baitu Artalekun.

Jacobo Cuetararen taldeak Espainiako txapelketan bere sailkapena egonkortu behar du, etxetik kanpo ez duelako asmatzen, eta denboraldi honetako helburu nagusia kolokan ikusten duelako; datorren denboraldian Europan jokatzeko txartela lortzeko aukera, alegia.

Gauzak bestela atera zaizkie Europako txapelketan, bertan Bidasoa ondo kokatuta baitago kanporaketen fasera sailkatzen diren lau postuetako bat eskuratzeko, eta, talde germaniarraren aurka galdu arren, bere multzoko ibilbidea arrakastaz ixteko aukera izango baitu.

Alemaniako lehen itzuliko norgehiagokak Bidasoa borrokalari bat erakutsi zuen (34-29) neurketa osoan. Aastearte honetako konpromisorako esperantza ematen du horrek. Bidasoako zaleek, baina, zeresan handia izango dute horretan.

Partida horren ostean, bi jardunaldi geratuko dira: Alemaniara joan beharko du, lehenengo, Motor ukrainarraren aurka jokatzeko, eta Skanderborg Aarhus Danimarkako talde indartsua hartuko du fase honi agur esan aurretik.

Asier Nieto ezkerreko hegaleko bizkaitarraren baja nabaritzen ari da, eta Rodrigo Salinas txiletarrak, Jon Azkue erdiko atzelariak edo Mihalo Mitic jaurtitzaile serbiarrak, besteak beste, aurrerapausoa eman behar izan dute; izan ere, azken bi irteeretan, Bidasoak behera egin du, eta Portugalen (Europa Liga) eta Cangas de Morrazon (Asobal liga) jokatu dituen partidak galdu ditu.